Dakizuenez Gazte Asanbladako kultura taldea herriko kultura gazteon artean zabaltzen hasi da. Horregatik, dagoeneko Orereta Izena eta Izanaren hitzaldia egin genuen eta Gaztezinean, Asiloaren Desalojoaren bideoa ikusi genuen. Ekimen honi jarraipena emateko, ORERETA 1610.URTEAN NOLAKOA ZEN EZAGUTZEKO BISITA GIDATUA BURUTUKO DUGU OSTIRAL HONETAN 18:00tan HERRIKO PLAZATIK!!!
Herritik ikasiz Herria eraiki! Ostiralean 18:00tan herritik bisita gidatua 1610eko Orereta ezagutuz!

Iritsi da Ostiral-eroa! BERTSO TRAMA GAZTETXEAN!!!
Gazte Asanbladako aisialdi taldeak, hilabetero bezala, azken ostiral horietan ez aspertzeko alternatiba eskeintzen digu berriro ere. Oraingoan Bertso Trama izan da antolatutako ekintza eta horretarako Odei Barroso, Alaia Martin, Xumai Murua, Xamoa eta Eneritz Zabaleta izango dira gerturatuko zaizkigun bertsolariak. Saioa MAIATZAREN 25ean 22:15ean hasiko da eta 2€-ren truke TRAGO batez gain SARIAK ere egongo [...]
ASILOKO DESALOJOAREN BIDEO EMANALDIA IGANDEAN 18:00tan GAZTETXEAN!
Dakizuenez Gazte Asanbladako Kultura lan-taldeak herriko kultura lantzeari ekin dio azkenaldi honetan. Horregatik gaztezineari begira, ezinbestekoa iruditu zaigu gai honi lotutako pelikula aukeratzea. Horrela, gure herriko gaztetxe zaharraren desalojoaren bideoa izan da hautatutako filma. Herriko gaztetxeen historia ezagutzea ere ezinbestekoa iruditzen zaigulako eta herritik ikasiz herria eraikiko dugulako, ANIMATU IGANDEAN 18:00tan GAZTETXERA HURBILTZERA!!!

ORERETA IZENA ETA IZANA! HITZALDIA GAZTETXEAN
Ostiral honetan “Herritik ikasiz herria eraikitzeko” asmoz, Orereta izena nondik datorren azaltzen duen hitzaldia egongo da gaztetxean. Zuk ere zure herria ezagutu behar duzulako! ANIMATU ETA ZABALDU!!! ORERETA IZENA ETA IZANA!

Aitzolekin elkartasuna!
Jakingo duzuenez, azken aldian Aitzolen egoera salatzen ari dira Oreretan Herrira mugimenduko kideak. http://herriraorereta.org/aitzol-gogorzaren-egoera-salatzeko-prentsaurrekoa/ Gazte Asanblada bezala egoera honen aurrean gure besarkada beroena eman nahi diogu Aitzol eta bere familia eta lagunei eta guk gaztetxetik ere presoen eskubideen alde borroka egingo dugula esan. [...]

Animatu gazte asanbladara
Hilabetero bezala lehenengo ostirala denez, gazte asanblada egingo dugu Oreretako Gaztetxean 17:00tan lan-taldeen informazioa jaso eta gazteon alternatibak eraikitzeko asmoz. Animatu eta zabaldu!

OstiralEroak: 90 semanas y media
Ostiral honetan, apirilaren27an 23:00etan, antzerkia egongo da OSTIRALEROAK egitasmoaren baitan gaztetxean. Antzerkia erderaz izango da, komedia-klown estilokoa: 90 semanas y media. 2€-ren truke sarrera eta zozketa baterako zenbaki bat eskuratu daiteke. Gainera barra irekia egongo da. Beraz animatu ostiral honetan eta hurbildu zaitez!

APIRILAK 29 HERRITIK IKASIZ HERRIA ERAIKIZ, DENOK SAN MARKORA!
Dakizuen bezala apirilaren 29an opila jan eta gero, San Marko eguna ospatzen da Bizaraineko gotorlekuan. Horren harira, Gazte Asanbladako kultura taldetik herriko kultura ezagutzea adostu dugu eta horregatik, 29an arratsalde osorako egitaraua antolatu dugu:
Joseba agudori ongi etorria
Atzo gauean joseba agudori gindako ongi etorriaren nondik norakoak ondorengo bideoan.
